2010-01-31

HARRIA, PAPERA EDO ARTAZIA

GARAPENA: Jolasa bikoteka burutuko da, bi pertsonak bata bestearen aurrean kokatuz. Biak esku bat atzean izango dute eta esango dute: "Harria, Papera edo Artazia". Ondoren eskuak aterako dituzte eta aukeratu dutenaren arabera horrela izango dira: Harria-ukabila itxita; Papera-eskua zabalik; Artazia-"V" bat sortuz bi atzamarrekin.
Harriak Artazia irabazten du eta Paperarekin galdu egiten du; Paperak Harria irabazten du eta Artaziarekin galtzen du; Artaziak Papera irabazten du eta Harriarekin galtzen du.
Irudi berdina ateratzen badute bi partaideak, berriro errepikatzen da jolasa. Bikote ezberdinak badaude, talde bakoitzean irabazi duen pertsona beste taldeko irabazlearekin jolastuko da. Pertsona bakar bat geratu arte jarraituko du jolasa.

BEHARREKO MATERIALA: Partaideak

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Gehien kostatzen zaien pertsonak bultzatu jolas dezaten eta haien parte hartzen zein garrantzitsua den erakutsi.
-Bikoteak mixtoak izango dira.
-Bikotean erratu den pertsona beste bikote bat hartu beharko du, erratu dena ere.
-Ez da egongo irabazlerik, jolasarentzako euren bikote ideala aurkitu beharko dute.

SOKA SALTOA

GARAPENA: Bi bolondres aukeratuko dira, bakoitza sokaren ertz batean kokatuko da. Bi pertsona hauek sokari bueltak emango dizkiete eta beste partaideak sartu beharko dira eta salto egin soka ikutu gabe. Jolasa era ezberdinak onartzen ditu, eta pila eraldaketa daude.

BEHARREZKO MATERIALA: Soka bat eta partaideak.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Bikote mixtoak egin, soka heltzeko zein salto egiteko.
-Bikoteak erritmo berberan salto egin behar dute, adoz jarri beharko dira hori egiteko.
-Parte hartze aktiboa bultzatu behar da mutilen artean.
-Jolasa espazio zabaletan egin behar da ez edozein ertzean.

LETRA POSIBLE BATZUK:
1. letra: Ama aita zenbat urtekin ezkonduko naiz?
1,2,3,4,...

2.letra: Pertsona bat saltoka dago eta baten izena esaten duenean, sartu egingo da barrura. Biak saltoka egongo dira lehenago saltoka egon denak buelta eman arte eta irten arte. Gero, beste bat sartuko da eta horrela jarraian denak.

3. letra: Saltoka saltoka nabil ni gustora
salto ta salto bat sartu arte.
Sartu dadila X eta biok elkarrekin
salto eta salto bat irten arte
eman ezazu buelta eta irten zaitez.


HITZ KATEATUAK

GARAPENA: Partaideak borobil handi batean jarriko dira. Edozein hitz esanez hasi behar da, adibidez, KIPULA, eta hurrengo pertsona, LA-tik hasten den hitz bat esan behar du, adibidez, LAPIKO. Eta horrela ratu guztian norbait erratu arte, jokotik kanpo geratuko dena.

BEHARREZKO MATERIALA: Partaideak

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Bikote mixtoak egitean taldeka parte har dezaten, ez modu indibidualean.
-Hitz desegokiak edo lotsarazten dutenak saihestu.
-Hizkuntzaren erabilpen ez sexista bultzatzea.
-Erantzun behar denean, txandak egingo dira, lehenengo taldeko batek eta ondoren besteak.
-Taldeko pertsona batek ez badu erantzuten, bere taldeko beste pertsona erantzun dezake.

LA GALLINITA CIEGA

GARAPENA: Borobil handi bat egin behar da, ez du inporta partaide kopurua. Mutil edo neska batek "gallinita ciega"-rena egingo du eta begiak estaliko zaizkio zapi batekin.
Ondoren borobilaren erdian kokatuko da eta bere klasekideak abestuko dute, dantzatzen...bitartean "gallinita ciega" den pertsona norbaitengana joango da. Pertsona hau makurtu daiteke, barre egin, hitz egin...Eta "gallinita ciega" egiten duen pertsonak asmatu beharko du nor den bere klasekidea. Asmatzen badu paperak aldatuko dituzte, eta ez badu asmatzen jarraituko du asmatzen duen arte.

BEHARREZKO MATERIALA: Zapi bat eta toki zabal bat.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Tranpa egitea ekiditu behar da eta errespetu faltak ere bai.
-Bikote mixtoak egin behar dira, batak oiloarena egingo du eta besteak euskarrirena, gero rolak aldatuko dituzte.
-Parte hartzea tartekatu behar da, neska-mutila oilo itzua bezala.
-Euskarri egiten duen pertsona, oiloa egiten duen pertsona lagunduko du asmatzeko ze pertsona den harrapatu duena. Pertsonaren ezaugarri positibo bat emanez adibidez.
-Azpimarratu behar da ez duela inork irabazten, jolasten gabiltzala eta ondo pasatzen gaudela parte hartzen.

SAGARRAK IRENSTEA

GARAPENA: Sagarrak soka batekin lotuta jarriko dira zintzilikatuta partaideen ahoaren parean. Denbora jolasa hasi aurretik arautuko da, 5-10 minutu. Haurrak eskuak lotuta izango dituzte bizkarrean eta sagarra jaten saiatu behar dira. Denbora amaitzen denean, sagar gehiago jan duen pertsonak irabaziko du.

BEHARREZKO MATERIALA: Sagar bat eta partaide bakoitzeko soka bat.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Sagarra jan beharko duten lauko taldeak osatu.
-Taldeak mixtoak izan behar dira neska-mutila.
-Parte hartzea bultzatu behar da, garrantzitsuena ez da irabaztea, taldekoak elkarrekin lan egitea helburu komun batekin: Sagarrak jatea.

ZAKU LASTERKETA

GARAPENA: Ikasle taldea bi taldetan bananduko da. Eta parte hartzen duten pertsona bakoitzak zaku bat izango du. Irteera marra bat egongo da eta umeak zakuen barruan egon behar dira hauek eusten. Helmugara heldu beharko dira, bi taldeak pasatu arte.

BEHARREZKO MATERIALA: Parte hartzaile bakoitzeko zaku bat. Toki zabal bat.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Taldeka jolastu eta ez indibidualki.
-Joko hau aldaera batzuk eskeintzen dizkigu: Bi pertsonako taldeak egitea, mixtoa izaten ahaleginduz (neska eta mutila).
-Zaku bakoitzean bi pertsona joango dira, eta korrika egiteko erritmo berbera eraman beharko dute.
-Jokoan interes handirik ez duten pertsonen parte hartzea bultzatu.
-Deskalifikazioak eta beste motako errespetu faltak saihestu.

AULKIA

GARAPENA: Hasteko, partaide bakoitzeko aulki bat jarriko da borobil batean. Partaide bakoitza aulki batean eseriko da. Ondoren musika bat jarriko dugu eta froga bat egingo dugu jokoarekin hasi baino lehen.
Musika martxan dagoen bitartean, ikasleak dantzan arituko dira. Musika entzuten ez denean (irakasleak kendu duelako) partaide bakoitza aulki batean eseriko da. Jarraian, aulki bat kenduko dugu, eta dinamika berbera errepikatuko dugu, baina oraingoan pertsona bat aulki gabe geratuko da eta jokoz kanpo geratuko da.
Hurrengo txandan, beste aulki bat kenduko da eta aurretik egin den berdina egingo da, beste pertsona bat jokoz kanpo geratuz. Eta horrela jarraituko dugu pertsona bat bakarrik geratzen den arte.

BEHARREZKO MATERIALA: Pertsona bakoitzeko aulki bat, musika erreproduzitzeko tresna eta leku zabal bat.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Taldeka jolastuko da eta ez indibidualki.
-Adi egon behar gara mutilen eta nesken taldeak bananduta sor ez daitezen. Eta ezin da inor taldetik aldenduta edo baztertuta sentitu.
-Norbait jolasetik kanpora bota ordez, aulki gabe geratzen dena beste aulki batean beste pertsona batekin esertzea lortu behar du.
-Parte hartzen duten pertsonak geratzen diren aulkietan esertzea saiatu behar dira, adibidez, 20 partaide badaude eta bakarrik geratzen badira 5 aulki, lurra ez ikutzen ahalegindu ahal dira eta esertzea edo heldu ahal dira edo zutik jarri geratzen diren aulkietan. Beharrezkoa da kontutan izatea partaide kopurua kalkulatzeko zenbat aulki utzi behar diren jolasaren amaieran.