2009-11-05

JOLASEN EKARPENA UMEEI

Jolasek betidanik garrantzia handia izan dute umeengan. Hainbat aspektu landu daitezke hauen bitartez pertsona bat garatu ahal izateko, eta gainera hauen bitartez beste hainbat gauza ikasi daitezke jolas bat ikasteaz gain. Badaude interneten hainbat orrialde jolas, kanta, ipuin...eta abarrekin erraz aurki daitezkenak.

Ondo pasatzeaz gain, jolasak garapen kognitiborako eta afektiborako ere oso garrantzitsuak dira. Berezko jokoak eta libreak laguntza ematen diote sormenezko pentsamenduari. Kontuan izan behar dugu haurrek, normalen oso aukera gutxi dituztela joko libreak aurrera eraman ahal izateko.

Horregatik, askok pentsatzen dute "jolastea jolasteagatik"denbora galtzea dela eta, beraz, onuragarriagoa izango litzatekela denbora hori aprobetzatzea ezagutzak barneratzeko.

Baina, jokoen bidez umeak ulertzen hasten dira nola funzionatzen duten gauzak, konturatzen dira jokoen barruak arau batzuk jarraitu behar direla eta arau horiek errespetatu ezean, beste umeek ezin izango dutela jolastu. Arau horiek mota ezberdinetakoak izan daitezke: kasualitatez eginikoak, jarrerazkoak, probabilitatezkoak...

Berezko jokoek esanahi izugarria dute haurrengan, horregatik, umeak ezagutu nahi izatekotan, beharrezkoa da euren jokoak ulertzea.

Haurrak hitzen bidez mintzatu ezin direnean jolasetara jotzen dute, irtenbide gisa. Beraz, euren bilakabideak, beldurrak, kezkak, beharrak, ametsak...aurkitu ditzazkegu jokoei arreta eskeiniz.


Bestalde, umeek euren bilakaera erakutsi dezakete joko motaren arabera, hau da, joko ezberdinak burutuz ikusi daiteke nola umeei pentsamenduz, gaitasunez, gorputz trebetasunez eta abarrez aldaketak suertatu zaizkien. Aurrera pausuak eman dituzten edo atzean geratu diren.

No hay comentarios: