2010-01-31

JOKOA BALOIAREKIN

Guztiok borobilean jartzen gara eta hankak pixka bat bananduta "gola" sartzeko hauen artean. Erdian baloi bat egongo da eta bakarrik ukitu ahal izango da eskuekin eta helburua bi hanken artean baloia sartzea izango da. Horrela borobila gero eta txikiagoa egingo da; gola sartzen zaionari kanpoan geratzen delako.

JOKOA: KALEAK ETA ETORBIDEAK

Harrapaketa joko bat da, baina ez arrunta. Bi edo hiru lerro sortzen dira. Norbaitek kaleak! oihukatu egiten du, orduan ilera guztiak besoak zabalik iparralderantz begira jartzen dira (adibide gisa), eta etorbideak! oihukatzen duenean lerro guztiak ekialdera. Harrapatzailea eta harrapatua dago. Bata bestea harrapatzean datza, baina kaleak eta etorbideak pasatzen usten dieten bidetik joan behar dira. Harrapatua nekatuta badago beste baten atzean jarri daiteke eta orduan pertsona berri hori izango da harrapatzaile berria eta harrapatzailea zena harrapatua izango da.

Helburua:
-Kirol pixka bat egitea
-Ondo pasatzea
-Joko gehiago ikastea

Neska-mutilekin martxan jartzeko:
Adin guztiko neska/mutilekin martxan jarri daitekeen jokoa da, harrapatze joko gehienak bezala. Ez dut uste arrisku handia sor dezakeenik holako joko arrunt batek.


Beste hainbeste jolas eta ekintza edo tailer aurkitu ditzakezue Web orrialde honetan, nire ustez oso interesgarria da begiratxo bat botatzeko. Anima zaitezte zuen ikasle, seme edo alabekin horrelako ekintzak burutzen!

INKILINOA

Inkilinoa, joko honetan bat geratzen da. beste guztiak bikoteka jartzen dira eskuak emanda bata bestearen aurrean eta hauen erdian beste bat bere eskuinean eta ezkerrean pertsona bat izan behar duena. Geratzen dena eskuina, ezkerra, inkilinoa edo lurrikara esan beharko du eta adibidez inkilinoa esaten badu, barruan dauden guztiak atera behar dira bikotez aldatzeko eta geratzen zena beste baten tokia hartuko du, eta adibidez lurrikara esaten bada guztiok mugitu behar dira bikotez aldatzeko.

Helburuak:
-Betiko jokoekin ondo pasatzea
-Konfidantza hartzea
-Pertzepzioa lantzea

JOSTAILUAK

Umeen garpenerako jolastea ezinbestekoa da. Horretarako, askotan umeek jostailuak erabiltzen dituzte. Horregatik, jostailua osagarri bat izango da umeen jolasetan. Baina, jolastailu guztiak ez dira egokiak ezta seguruak izaten. Horregatik, gurasoek eta hezitzaileek adi egon behar gara eta umeentzako egokiak diren jostailuak erosi eta oparitu behar dizkiegu. Jostailu guztiak hezigarriak dira, horregatik, kontutan izan behar dugu jostailu bakoitzak zer garatzeko balio duen eta hau jostailu bat aukeratzerakoan kontutan izan behar dugu. Horrez gain, jostailuen aukeraketa egiterakoan umearen adina, zaletasunak, ingurunea, segurua izatea, besteak beste, izan behar dugu kontutan.
Hona hemen jostailuen gida bi.

Beraz jostailu bat aukeratzean honako hauek dira kontutan izan behar diren aspektuak:
• Ume bakoitzaren garapen ebolutiboa.
• Umearen behar eta lehentasun konkretuak.
• Umearen gaitasunak -bere indarra, bere gaitasun manuala, bere heldutasun intelektuala, besteak beste. Jostailuaren eskakizunaren arabera.
• Umeari garatu edo bultzatu nahi diren gaitasunak.
• Umearen ingurugiroaren ezaugarriak: Tokiaren baliagarritasuna, denborarena...etabar.
• Jostailuen ezaugarriak, banakakoak, taldekoak, elkar lehia, agresitibitatekoak, lankidetza.

ADIN BAKOITZERAKO JOLAS EGOKIAKArgazkiaren iturburua: http://www.eroski.es/files/Pdf/infojuego/eu/juguete-tradicional.pdf

JOLAS EZAGUN BATZUK BERRITUTA

Hemen dituzue jolas ezagun batzuk. Hauek berrituta daude gaur egun jolastu ahal izateko. Espero dut zuen gustukoak izatea eta animatzen zaituztet haurrekin praktikan ipintzeko.

1-ZAKU LASTERKETA
2-AULKIA
3-LA GALLINITA CIEGA
4-SAGARRAK IRENSTEA
5-SOKA SALTOA
6-HITZ KATEATUAK
7-HARRIA, PAPERA EDO ARTAZIA
8-TXINGOKA
9-GATZ ESTATUAK

GATZ ESTATUAK

GARAPENA: 15 pertsonako taldea egiten da. Borobil bat egiten da eta pertsona bat aukeratzen da jolasa gidatzeko. Beste partaideak korrika hasten dira, saltoka, ibiltzen... eta arduradunak esaten duenean "Gatz estatuak!!", guztiak geratu behar dira geldi estatua bat eginez. Gero berriro hasten dira mugitzen esan arte berriz ere "Gatz estatuak!!". Eta horrela jarraituko du jokoak pertsonaren bat erratzen den arte edo estuta errepikatzen duen arte, kanporatua izango baita. Jolasa partaide bat bakarrik geratzen denean amaituko da.

BEHARREZKO MATERIALA: Leku zabala.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Talde handi bat egingo da klasekide guztiekin.
-Jolasa gidatzen duen persona aldatzen joan da, lehenengo neska bat eta gero mutil bat edo alderantziz.
-Baita egin daiteke ere estatua bat imitatu ordez, sentimendu bat imitatzea eta taldeko beste parteideek imitatu dezakete eta asmatu ze sentimendu den.

TXINGOKA

GARAPENA: Lehenengo jokalariak harri bat hartuko du eta lehenengo laukitxora botako du. Harria laukitxo barruan geratzen bada, marrarik ukitu gabe, jokalari horrek jarraituko du jolasten. Hanka baten gainean bigarren eta hirugarren laukitxotik pasatuko da. Gero laugarren laukitxoan eskuineko hanka jarriko du eta bosgarren laukitxoan ezkerrekoa (une berean). Ondoren seigarren laukitxotik hanka baten gainean pasako da eta zerura bi hanken gainean iritsiko da. Bertan salto bat eginez buelta emango du, eta itzulerako bideari ekingo dio.

Bigarren laukitxora iristerakoan lehenengo laukitxoan dagoen harria hartuko du eta abiapuntura itzuliko da, jauzi bat eginez.

Bide guztia marrak zapaldu gabe eginez gero, berriro harria botatzeko aukera izango du, baina oraingo honetan bigarren laukitxoan utzi beharko du harria, gero hirugarrenean, etab.

Jolasa honela errepikatuko da laukitxo guztietan harria utziz. Laukitxo guztiak egin ondoren, jokalaria zeruan jarriko da, atzera begira, eta bizkar gainetik harria botako du. Lauki baten barruan eroriz gero, lauki horrek bere izena izango du aurrerantzean. Beste jokalariek ezingo dute laukitxo hori zapaldu jabeari baimena eskatu gabe.

BEHARREZKO MATERIALA: Klariona, harritxo bat eta partaideak.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Bikote mixtoak egingo dira taldeka lan egin dezaten, bat erratzen bada bestea ordezkatu dezake.
-Kooperazioa eta parte hartzea bultzatu behar da.

HARRIA, PAPERA EDO ARTAZIA

GARAPENA: Jolasa bikoteka burutuko da, bi pertsonak bata bestearen aurrean kokatuz. Biak esku bat atzean izango dute eta esango dute: "Harria, Papera edo Artazia". Ondoren eskuak aterako dituzte eta aukeratu dutenaren arabera horrela izango dira: Harria-ukabila itxita; Papera-eskua zabalik; Artazia-"V" bat sortuz bi atzamarrekin.
Harriak Artazia irabazten du eta Paperarekin galdu egiten du; Paperak Harria irabazten du eta Artaziarekin galtzen du; Artaziak Papera irabazten du eta Harriarekin galtzen du.
Irudi berdina ateratzen badute bi partaideak, berriro errepikatzen da jolasa. Bikote ezberdinak badaude, talde bakoitzean irabazi duen pertsona beste taldeko irabazlearekin jolastuko da. Pertsona bakar bat geratu arte jarraituko du jolasa.

BEHARREKO MATERIALA: Partaideak

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Gehien kostatzen zaien pertsonak bultzatu jolas dezaten eta haien parte hartzen zein garrantzitsua den erakutsi.
-Bikoteak mixtoak izango dira.
-Bikotean erratu den pertsona beste bikote bat hartu beharko du, erratu dena ere.
-Ez da egongo irabazlerik, jolasarentzako euren bikote ideala aurkitu beharko dute.

SOKA SALTOA

GARAPENA: Bi bolondres aukeratuko dira, bakoitza sokaren ertz batean kokatuko da. Bi pertsona hauek sokari bueltak emango dizkiete eta beste partaideak sartu beharko dira eta salto egin soka ikutu gabe. Jolasa era ezberdinak onartzen ditu, eta pila eraldaketa daude.

BEHARREZKO MATERIALA: Soka bat eta partaideak.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Bikote mixtoak egin, soka heltzeko zein salto egiteko.
-Bikoteak erritmo berberan salto egin behar dute, adoz jarri beharko dira hori egiteko.
-Parte hartze aktiboa bultzatu behar da mutilen artean.
-Jolasa espazio zabaletan egin behar da ez edozein ertzean.

LETRA POSIBLE BATZUK:
1. letra: Ama aita zenbat urtekin ezkonduko naiz?
1,2,3,4,...

2.letra: Pertsona bat saltoka dago eta baten izena esaten duenean, sartu egingo da barrura. Biak saltoka egongo dira lehenago saltoka egon denak buelta eman arte eta irten arte. Gero, beste bat sartuko da eta horrela jarraian denak.

3. letra: Saltoka saltoka nabil ni gustora
salto ta salto bat sartu arte.
Sartu dadila X eta biok elkarrekin
salto eta salto bat irten arte
eman ezazu buelta eta irten zaitez.


HITZ KATEATUAK

GARAPENA: Partaideak borobil handi batean jarriko dira. Edozein hitz esanez hasi behar da, adibidez, KIPULA, eta hurrengo pertsona, LA-tik hasten den hitz bat esan behar du, adibidez, LAPIKO. Eta horrela ratu guztian norbait erratu arte, jokotik kanpo geratuko dena.

BEHARREZKO MATERIALA: Partaideak

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Bikote mixtoak egitean taldeka parte har dezaten, ez modu indibidualean.
-Hitz desegokiak edo lotsarazten dutenak saihestu.
-Hizkuntzaren erabilpen ez sexista bultzatzea.
-Erantzun behar denean, txandak egingo dira, lehenengo taldeko batek eta ondoren besteak.
-Taldeko pertsona batek ez badu erantzuten, bere taldeko beste pertsona erantzun dezake.

LA GALLINITA CIEGA

GARAPENA: Borobil handi bat egin behar da, ez du inporta partaide kopurua. Mutil edo neska batek "gallinita ciega"-rena egingo du eta begiak estaliko zaizkio zapi batekin.
Ondoren borobilaren erdian kokatuko da eta bere klasekideak abestuko dute, dantzatzen...bitartean "gallinita ciega" den pertsona norbaitengana joango da. Pertsona hau makurtu daiteke, barre egin, hitz egin...Eta "gallinita ciega" egiten duen pertsonak asmatu beharko du nor den bere klasekidea. Asmatzen badu paperak aldatuko dituzte, eta ez badu asmatzen jarraituko du asmatzen duen arte.

BEHARREZKO MATERIALA: Zapi bat eta toki zabal bat.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Tranpa egitea ekiditu behar da eta errespetu faltak ere bai.
-Bikote mixtoak egin behar dira, batak oiloarena egingo du eta besteak euskarrirena, gero rolak aldatuko dituzte.
-Parte hartzea tartekatu behar da, neska-mutila oilo itzua bezala.
-Euskarri egiten duen pertsona, oiloa egiten duen pertsona lagunduko du asmatzeko ze pertsona den harrapatu duena. Pertsonaren ezaugarri positibo bat emanez adibidez.
-Azpimarratu behar da ez duela inork irabazten, jolasten gabiltzala eta ondo pasatzen gaudela parte hartzen.

SAGARRAK IRENSTEA

GARAPENA: Sagarrak soka batekin lotuta jarriko dira zintzilikatuta partaideen ahoaren parean. Denbora jolasa hasi aurretik arautuko da, 5-10 minutu. Haurrak eskuak lotuta izango dituzte bizkarrean eta sagarra jaten saiatu behar dira. Denbora amaitzen denean, sagar gehiago jan duen pertsonak irabaziko du.

BEHARREZKO MATERIALA: Sagar bat eta partaide bakoitzeko soka bat.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Sagarra jan beharko duten lauko taldeak osatu.
-Taldeak mixtoak izan behar dira neska-mutila.
-Parte hartzea bultzatu behar da, garrantzitsuena ez da irabaztea, taldekoak elkarrekin lan egitea helburu komun batekin: Sagarrak jatea.

ZAKU LASTERKETA

GARAPENA: Ikasle taldea bi taldetan bananduko da. Eta parte hartzen duten pertsona bakoitzak zaku bat izango du. Irteera marra bat egongo da eta umeak zakuen barruan egon behar dira hauek eusten. Helmugara heldu beharko dira, bi taldeak pasatu arte.

BEHARREZKO MATERIALA: Parte hartzaile bakoitzeko zaku bat. Toki zabal bat.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Taldeka jolastu eta ez indibidualki.
-Joko hau aldaera batzuk eskeintzen dizkigu: Bi pertsonako taldeak egitea, mixtoa izaten ahaleginduz (neska eta mutila).
-Zaku bakoitzean bi pertsona joango dira, eta korrika egiteko erritmo berbera eraman beharko dute.
-Jokoan interes handirik ez duten pertsonen parte hartzea bultzatu.
-Deskalifikazioak eta beste motako errespetu faltak saihestu.

AULKIA

GARAPENA: Hasteko, partaide bakoitzeko aulki bat jarriko da borobil batean. Partaide bakoitza aulki batean eseriko da. Ondoren musika bat jarriko dugu eta froga bat egingo dugu jokoarekin hasi baino lehen.
Musika martxan dagoen bitartean, ikasleak dantzan arituko dira. Musika entzuten ez denean (irakasleak kendu duelako) partaide bakoitza aulki batean eseriko da. Jarraian, aulki bat kenduko dugu, eta dinamika berbera errepikatuko dugu, baina oraingoan pertsona bat aulki gabe geratuko da eta jokoz kanpo geratuko da.
Hurrengo txandan, beste aulki bat kenduko da eta aurretik egin den berdina egingo da, beste pertsona bat jokoz kanpo geratuz. Eta horrela jarraituko dugu pertsona bat bakarrik geratzen den arte.

BEHARREZKO MATERIALA: Pertsona bakoitzeko aulki bat, musika erreproduzitzeko tresna eta leku zabal bat.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Taldeka jolastuko da eta ez indibidualki.
-Adi egon behar gara mutilen eta nesken taldeak bananduta sor ez daitezen. Eta ezin da inor taldetik aldenduta edo baztertuta sentitu.
-Norbait jolasetik kanpora bota ordez, aulki gabe geratzen dena beste aulki batean beste pertsona batekin esertzea lortu behar du.
-Parte hartzen duten pertsonak geratzen diren aulkietan esertzea saiatu behar dira, adibidez, 20 partaide badaude eta bakarrik geratzen badira 5 aulki, lurra ez ikutzen ahalegindu ahal dira eta esertzea edo heldu ahal dira edo zutik jarri geratzen diren aulkietan. Beharrezkoa da kontutan izatea partaide kopurua kalkulatzeko zenbat aulki utzi behar diren jolasaren amaieran.

TALDE DINAMIKAK

Oso garrantzitsua da talde dinamikak egitea, taldean lan egiten ikasi behar delako. Horretarako aurkezpen dinamikak, ezagutza dinamikak eta konfidantza dinamikak egingo dituzte. Hauek ezinbestekoak dira praktikara eramateko gure ikasleekin.

AURKEZPEN DINAMIKAK

Jolasa: Armiarma Sarea

Jolas hau egiteko, beharrezkoa da toki zabal bat oztoporik gabe, eta haril bat artile lodikoa.
Taldea borobilean jarri behar da eta irakasleak jolasaren aurkezpena egingo du.
Haien izena, janari gustukoena eta kualitate positibo bat esan dezakete, hala ere, beste edozein ezaugarri galdetu ahal dute.
Pertsona bat aurkezten denean, haril zati bat hartzen du eta borobilean dagoen beste pertsona bateri pasako dio, azkenengo honek berdina egin beharko du, eta horrela hurrenez hurren guztiak aurkezten diren arte; eta erdian artilez egindako armiarma-sare bat geratu arte.

EZAGUPEN DINAMIKAK

Jolasa: Nor da nor?

Klasean ikasleei eskatuko zaie paper zati bat eta boligrafo bat hartzea. Pertsona bakoitzak bere ezaugarriak islatzen dituen hamar adjektibo idatzi beharko ditu (adinaren arabera gutxiago idaztea ere eskatu ahal zaie).
Ondoren paperak tolestuko dituzte eta hauek kutxa batean sartuko dira.
Jarraian paper bat hartuko dute eta nor den pertsona hori asmatu beharko dute.
Ume bakoitzak hartu duen papera ozen irakurriko du eta nor den asmatzeko 3 aukera izango ditu, bestela amaierako utziko da.
Pertsona batek bere papera hartzen badu, tolestu beharko du eta beste bat hartu.

KONFIDANTZA DINAMIKAK

Jolasa: Oztopo zirkuitua

Toki zabal batean zehazten dira irteera eta helmuga, distantzia egoki batean. Adibidez, jolastokian.
Erdian kutxa batzuk kokatzen dira, edo beste edozer gehiago, ikaskideak adibidez; eta hauek oztopatzeko balio izango dute.
Ondoren, pertsona bati begiak estaltzen zaizkio eta helmugara heldu beharko da objektu eta pertsonekin estropozu egin gabe. Horretarako bere klasekide baten laguntza izango du eta hau helmugara heltzeko gidaria izango da.

2010-01-30

NOLA HASTEN DIRA HAURRAK JOLASEAN?


Umeen lehenengo urteetan, imitazioz jokatzen dute, oso arrunta da egiten dituzten lehenengo ekintzak imitazioaren bidez gauzatzea.Haurtzaroan hasten dira gauzatzen gurasoei arreta gehien ematen diena, aita eta ama jolasara jolastea adibidez.

Neskak haien amak edo emakume ereduak egindako ekintzekin identifikatzen hasten dira, eta hauek jostailu, jarrera, sinbologien...bidez sendotzen dira; sukaldetan jolastea, panpinak zaintzea...etabar. Mutilak ordea, haien aitetan edo eredu maskulinoetan fijatzen dira futbolean, eraikitzen...jolasten dira. Ekintza horiek helduek egiten dituztela ikusten dute, batez ere bi esparrutan: publikoan (gehiago erlazionatuta rol maskulinoekin) eta pribatuan (rol femeninoekin identifikatuta).

Adibide moduan, jolasetan taldeak egitean sexuaren banaketa gertatzen da. Gaur egun, nahiko zaila da neska eta mutilak gauza komunetara jolasten ikustea, mutilek jarraitzen dute gune publikoen zati handi bat hartzen, neskek ordea, nahiz eta duela urte batzuk baino gutxiago, gune pribatuetan protagonistak izaten jarraitzen dute. Eta eremu honetan, familia elementu oso garrantzitsu bat da hasierako ikasketarako.

Jolas tradizionalak, estruktura sozial eta generoaren rolak islatzen dituzte. Zentzu honetan beraz, garrantzitsua da jolas tradizionalen berreskurapena, bere balio positiboekin, baina kontuan izanda genero ezberdinketaren asuntoa, aldaketak egin beharko baitira berdintasunean jolasten ikasteko.

SEXU EZBERDINTASUNA HEZKUNTZAN

Gaur egun, sexuaren araberako rolari buruzko atxikipena aurkitzea oso erraza da. Gizon zein emakumeen jokabide ezberdinak "natural" bezala ikusiak dira eta oso zaila da hauek eraldatzea.
Gizon emakumeen ezberdintasuna, biztanleriarentzat izkutuko gai bat da kasu askotan, baina hau toki askotan ikusi dezakegu. Emakumeen kontrako biolentzian, aukeren ezberdintasunean, soldata ezberdina denean...etabar eguneroko bizitzan aurkitu daitezkeenak. Bestalde, gizonezkoen kasuan ere sentimenduei uko egitean, erakusketa sozial eta sexualean...etabarretan ikusi dezakegu aurretik aipatutako ezberdinasuna.

Guzti honek hezkuntzan eragina du. Hau eskolaren izkutuko curriculumetik zein curriculum esplizitutik garatzen da. Jolasetan, neska edo mutilen identifikapenak eragina du haien mundua interpretatzeko eran. Jolasen bidez ezaugarri ezberdinak sartu ahal zaizkie buruan haurrei; neskei zaintza eta mutilei ausardia adibidez.

Era berean, fenomeno honek sentimenduen adierazpenean eragina du. Beharbada ez die uzten neskei haien emozio batzuk aditzera ematen haserrea edo gorrotoa bezala; eta mutilek kasu askotan ez dituzte azaltzen beldura edo tristura bezalako sentimenduak.

Beraz, hezkuntza sentikorra, jolasetan presente egon behar da zeharkako elementu bezala; bai neskak zein mutilak euren emozioak adierazten eta identifikatzen ikasi behar dituzte.

Horregatik erabiltzen ditugun jolasen eta jostailuen birplanteaketa bat egin beharko litzateke. Hortaz, azterketa bat egin beharko litzateke "emakume izatea" edo "gizon izatea"-ren ze eredu irakasten dizkiegunena. Azterketa horrek bide eman beharko digu jarrerak eta jokabideak garatzeko jolasen bitartez. Erlazio sozialentzako eredu berri bat sortzea helburu izanda, errespetua, berdintasuna eta gizon eta emakumeen arteko erantzukidetasunak kontutan izanda.

2010-01-29

JOLASA: EZ SEXISTA , EZ BORTITZA

Jolasek araberatu dute, eta araberatzen jarraitzen dute, irakaskuntza mekanismo bat beti aurrean duguna eta denborarekin garatzen doana jaiotzen garen momentutik.
Era honetan, jolasak sozializatzeko modu bat bezala definitu daitezke; modu hau faktore ezberdinetatik berrikusia izan behar da: espazioak, rolak, denborak...

Generoaren sozializazioa, haurdunaldian hasten da eta bizitza osoan zehar garatzen doa. Jolasa, haurtzaroan prozesu honetarako oso garrantzitsua da, neskek eta mutilek ez dute askatasunez aukeratzen zertara jolastu, askotan, generoak eragin handia du.

Lehenengo jolasak familia esparruan ematen dira, haurtzaroaren parte honetan garatzen dira gaitasun sozialak, eta hauek ez daude generoarekin arautuak. Neskei finkarazten zaie pazientzia, zaintza...mutilei ordea beste motako gaitasunak bultzatzen zaizkie, elkarlehia, aktibitatea, indarra edo ausardia. Familia eta haurraren arteko elkarrekintza jolasetan, ezagutza eta komunikaziorako bide bat da sozializazioan eragin zuzena duena hainbat aspektutan: hizkuntzaren erabileran, sinbologian, koloreak, jostailuak...

2010-01-25

HITZ JOKOAK ETA AHO KORAPILOAK

Umeen berbategia aberasteko oso egokiak dira hitz jokoak. Hitz gurutzatuak oso aproposak dira ere berbategia aberasteko.

Ondoren jarriko dizkizuet aho korapilo batzuk umeekin praktikan ipini ahal direnak. Batzuk beharbada ez zaizkizue egokiak irudituko, baina hori praktikan jarriko duzuen umeen adinaren araberakoa da.


Tza, tza, tza
pasatzen dut erratza.
Tze, tze, tze
gela nago garbitzen.
Tzi, tzi, tzi
mantala dut jantzi.
Tzo, tzo, tzo
Zikindu nintzen atzo.
Tzu, tzu, tzu
dantzan tzun pan tzun!



Marigorringo

txurigorringo,
bihar eguzki
ala
euri egingo?


Kokomiko, kokomiko,
geldirik hor, mutiko.
Kokomiko, kokomiko
hondatuta betiko!


Akerrak adarrak okerrak ditu,
adarrak okerrak akerrak ditu,
adarrak akerrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.


Axala-maxala mantalin,
kipula-tipula kattalin,
kixkiti-kaxka kaxkatero,
tortila-mortila kozinero.
Mistika-mastika ñam
ogia, tortila, pastela...jan
zarrat eta zurrut
parrat eta purrut!


Xipi, xapi, katua,
katu madarikatua!
Tripa dauka puztua
jan didalako
jan didalako
haragi gixatua.
Xipi, xapi, katua,
katu madarikatua!


Kamamila,
mantzanila,
mendian gabiltza
bila eta bila.
Hara hemen zerbait
biribil-biribila!
Zer ote da?
Zer ote da?
Behi baten
kaka pila!


Hitzaren giltza,
hitzaren giltza,
ahoa ireki eta
elkarrekin
mintza!


Entzun, erantzun,
entzun, erantzun.
Barnean, kanpoan,
hitzak oihartzun!


Mari Bekain,
Mari Bekain!
Ohetik jaikita
begiak apain!



Tantarik tanta,
euriak kanta,
hodeia zutik eta
erreka etzanda!


Txokolo mokolo txingo
txingola mingola txango
txankala mankala zart
zankulu zinkulu zirt!


Saldaren ondoren
sardina erreta,
sardinen ondoren
sagarren konpota:
orain lotara noa
bapo asetuta!


Zubirik zubiri,
zazpi zaldi,
zubirik zubiri
Olarizutik!


Zu Susana Zubia zara.
Izena Susana eta abizena
Zubia.
Zu Susana Zubia zara
eta Itsasondon bizi zara!


Sei sisa horixka ziren
sorginak egosiak,
sei sisa horixka ziren
basotik ekarriak!


Han goian,
balkoian,
Idoia.
Hor bertan,
kartetan,
don Beltran.
Hementxe,
Matilde
eta Mertxe!


Gotzonek galtza beltzak jantzi ditu.
Non dira Gotzonen galtza beltzak?
Gotzonek soinean ditu galtza beltzak,
Gotzonek galtza beltzak jantzi ditu!


Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
zahi, zohi, bele,
harma, xixpa, tiro, punp!


Sanson zein zan?
Sanson Sanson zan!
Eta Sanson Sanson ez bazan
Sanson zein izango zan?
Sanson Sanson ez bazan
ez zan Sanson izango!

Espero dut baliogarriak izateak aho-korapilo hauek, oso errezak eta dibertigarriak dira umeentzat!

Ondorengo web orrialdean, aho-korapilo eta asmakizunei buruzko informazioa aurkitu dezakezue. Asmakizunak baita ondo pasatzeko eta umearen irudimena garatzeko ere balio dute.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Eskolaz kanpoko jarduerek familiak ez bezalako elkarbizitza eskaintzen diete haurrei . Eskolaz kanpoko jarduerak umearen formakuntza integralerako beharrezkoak direnak dira, eta beti ez dira hezkuntza zentroan eskaintzen.

Horregatik da hain inportantea gurasoen funtzioa umeari adin txikietatik laguntzeko bere interesak eta eskolaz kanpo jarduerak garatzen. Umeak gelan jadanik egin duen jardueraren batean interes berezia azaltzen badu, esaterako, abestu, dantza egin, marraztu, hizkuntzaren batekin hasi edo kirol zehatz bat, komenigarria izan daiteke bere adinera egokitutako programa bat bilatzea, interes hori garatzeko eta umeak aurrera jarraitu dezan.

Haurren gaitasunen garapena indartzeaz gain, kurrikulumetik kanpoko jarduerek autoestima indartzen dute eta garapen sozialerako aukerak eskaintzen dituzte: umeek, antzeko interesak dituzten umeekin jarduera horietan parte hartzean, euren sare soziala zabaltzen dute. Abantaila horiek aintzakotzat hartu arren, kontuan izan behar dugu, era berean, ez ditugula seme-alabak gehiegi “presionatu” behar. Inportanteena da familiak ez ahaztea zein den mota honetako jardueren aspekturik garrantzitsuena, hau da, dibertitzea.

Hainbat izan daitezke honetarako aukera ematen duten arloak. Musikaren aurrean umeek sentsibilitate handiarekin erantzuten dute txikitatik. 2 urterekin entzuten dituzten abestiak dantzatu eta abestea gustatzen zaie. Ia ume guztientzat, abestea musika irakaskuntzako lehen forma da: ahotsa ume guztiek landu dezaketen tresna da. Taldean abestea asko gustatzen zaie jarduera soziala delako eta, gainera, euren akatsak ez direlako nabaritzen. Orokorrean, koro batean abesten duten umeek eskolan entzuteko eta arreta mantentzeko gaitasun handiagoak izan ohi dituzte.
Hurrengoak dira hezkuntza musikalaren abantailak:

  • Entzumen musikala garatzen du, eta horrek musikaren munduan sartzea errazten du, guneroko bizitzako soinuak bereizten lagunduz.
  • Espresio artistikoa errazten du.
  • Mugimendua aurreikusi, antolatu eta sinkronizatzen laguntzen du. Dantza egitea, xaloak jotzea edo abesti baten erritmora ibiltzea erritmoa eta mugimendua lantzen dituzten ariketak dira.
  • Abestia musika-tresna batekin laguntzeak ukimena estimulatzen du.
  • Irudimena eta gaitasun sortzailea indartzen du. Abesti baten letra aldatzea edo gure etxea, egunero egiten duguna edo guri buruzko gauzak asmatzea dibertigarria da.
  • Oroimena indartzen du. Egitura linguistiko batzuk musikarekin batera hobeto finkatzen dira gure memorian.
  • Hizkuntza arazoen tratamenduan laguntzen du. Ume batzuek ahoskapen arazoak edo beste hizkuntza arazo batzuk dituzte. Abestiei esker, zailtasun horiek landu egiten dira.
  • Emozioak kanporatzen laguntzen du.
  • Besteekiko harreman sozialak errazten ditu. Beste umeekin abesterakoan, gure seme-alabek bere kideekin erlazionatzen ikasten dute.
Gainera musika ere kultura bultzatzeko tresna bat da. Eta horretarako hainbat Euskal kanta ditugu. Beraz, nire ustez guztiok animatu beharko ginateke gure umeak musika hezkuntzaren mundu honetan murgiltzera.