2010-01-30

SEXU EZBERDINTASUNA HEZKUNTZAN

Gaur egun, sexuaren araberako rolari buruzko atxikipena aurkitzea oso erraza da. Gizon zein emakumeen jokabide ezberdinak "natural" bezala ikusiak dira eta oso zaila da hauek eraldatzea.
Gizon emakumeen ezberdintasuna, biztanleriarentzat izkutuko gai bat da kasu askotan, baina hau toki askotan ikusi dezakegu. Emakumeen kontrako biolentzian, aukeren ezberdintasunean, soldata ezberdina denean...etabar eguneroko bizitzan aurkitu daitezkeenak. Bestalde, gizonezkoen kasuan ere sentimenduei uko egitean, erakusketa sozial eta sexualean...etabarretan ikusi dezakegu aurretik aipatutako ezberdinasuna.

Guzti honek hezkuntzan eragina du. Hau eskolaren izkutuko curriculumetik zein curriculum esplizitutik garatzen da. Jolasetan, neska edo mutilen identifikapenak eragina du haien mundua interpretatzeko eran. Jolasen bidez ezaugarri ezberdinak sartu ahal zaizkie buruan haurrei; neskei zaintza eta mutilei ausardia adibidez.

Era berean, fenomeno honek sentimenduen adierazpenean eragina du. Beharbada ez die uzten neskei haien emozio batzuk aditzera ematen haserrea edo gorrotoa bezala; eta mutilek kasu askotan ez dituzte azaltzen beldura edo tristura bezalako sentimenduak.

Beraz, hezkuntza sentikorra, jolasetan presente egon behar da zeharkako elementu bezala; bai neskak zein mutilak euren emozioak adierazten eta identifikatzen ikasi behar dituzte.

Horregatik erabiltzen ditugun jolasen eta jostailuen birplanteaketa bat egin beharko litzateke. Hortaz, azterketa bat egin beharko litzateke "emakume izatea" edo "gizon izatea"-ren ze eredu irakasten dizkiegunena. Azterketa horrek bide eman beharko digu jarrerak eta jokabideak garatzeko jolasen bitartez. Erlazio sozialentzako eredu berri bat sortzea helburu izanda, errespetua, berdintasuna eta gizon eta emakumeen arteko erantzukidetasunak kontutan izanda.

No hay comentarios: