2010-01-25

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Eskolaz kanpoko jarduerek familiak ez bezalako elkarbizitza eskaintzen diete haurrei . Eskolaz kanpoko jarduerak umearen formakuntza integralerako beharrezkoak direnak dira, eta beti ez dira hezkuntza zentroan eskaintzen.

Horregatik da hain inportantea gurasoen funtzioa umeari adin txikietatik laguntzeko bere interesak eta eskolaz kanpo jarduerak garatzen. Umeak gelan jadanik egin duen jardueraren batean interes berezia azaltzen badu, esaterako, abestu, dantza egin, marraztu, hizkuntzaren batekin hasi edo kirol zehatz bat, komenigarria izan daiteke bere adinera egokitutako programa bat bilatzea, interes hori garatzeko eta umeak aurrera jarraitu dezan.

Haurren gaitasunen garapena indartzeaz gain, kurrikulumetik kanpoko jarduerek autoestima indartzen dute eta garapen sozialerako aukerak eskaintzen dituzte: umeek, antzeko interesak dituzten umeekin jarduera horietan parte hartzean, euren sare soziala zabaltzen dute. Abantaila horiek aintzakotzat hartu arren, kontuan izan behar dugu, era berean, ez ditugula seme-alabak gehiegi “presionatu” behar. Inportanteena da familiak ez ahaztea zein den mota honetako jardueren aspekturik garrantzitsuena, hau da, dibertitzea.

Hainbat izan daitezke honetarako aukera ematen duten arloak. Musikaren aurrean umeek sentsibilitate handiarekin erantzuten dute txikitatik. 2 urterekin entzuten dituzten abestiak dantzatu eta abestea gustatzen zaie. Ia ume guztientzat, abestea musika irakaskuntzako lehen forma da: ahotsa ume guztiek landu dezaketen tresna da. Taldean abestea asko gustatzen zaie jarduera soziala delako eta, gainera, euren akatsak ez direlako nabaritzen. Orokorrean, koro batean abesten duten umeek eskolan entzuteko eta arreta mantentzeko gaitasun handiagoak izan ohi dituzte.
Hurrengoak dira hezkuntza musikalaren abantailak:

  • Entzumen musikala garatzen du, eta horrek musikaren munduan sartzea errazten du, guneroko bizitzako soinuak bereizten lagunduz.
  • Espresio artistikoa errazten du.
  • Mugimendua aurreikusi, antolatu eta sinkronizatzen laguntzen du. Dantza egitea, xaloak jotzea edo abesti baten erritmora ibiltzea erritmoa eta mugimendua lantzen dituzten ariketak dira.
  • Abestia musika-tresna batekin laguntzeak ukimena estimulatzen du.
  • Irudimena eta gaitasun sortzailea indartzen du. Abesti baten letra aldatzea edo gure etxea, egunero egiten duguna edo guri buruzko gauzak asmatzea dibertigarria da.
  • Oroimena indartzen du. Egitura linguistiko batzuk musikarekin batera hobeto finkatzen dira gure memorian.
  • Hizkuntza arazoen tratamenduan laguntzen du. Ume batzuek ahoskapen arazoak edo beste hizkuntza arazo batzuk dituzte. Abestiei esker, zailtasun horiek landu egiten dira.
  • Emozioak kanporatzen laguntzen du.
  • Besteekiko harreman sozialak errazten ditu. Beste umeekin abesterakoan, gure seme-alabek bere kideekin erlazionatzen ikasten dute.
Gainera musika ere kultura bultzatzeko tresna bat da. Eta horretarako hainbat Euskal kanta ditugu. Beraz, nire ustez guztiok animatu beharko ginateke gure umeak musika hezkuntzaren mundu honetan murgiltzera.

No hay comentarios: