2009-12-16

JOLAS MOTAK

Hainbat eratan sailkatu daitezke jolasak, adinaren arabera, aplikatzen diren egoeraren arabera, lortu nahi den helburuaren arabera... Nire ustez oso garrantzitsua eta erabilgarria da hezitzaileentzako jakitea egoera bakoitzean ze jolas erabili daitekeen talde guztiak ez direlako berdinak eta horri egokitu beharra da. Horretarako jolas mota ugari aurkitu daitezke.

Aplikatu nahi den egoeraren arabera jolas mota ezberdinak daude:
1. Aurkezpen eta ezagupen jolasak: Hauek talde batean umeak ezagutzen ez direnean egiten dira, hauek jolas moduan aurkeztuko dira haien buruak aurkezteko eta elkar ezagutzeko. Era horretan, beste umeak haien izena, zaletasunak eta bestelako gauzak ezagutu dezakete.
2. Baieztapen jolasak: Hauek bakoitzaren nortasuna taldean finkatzeko egiten dira.
3. Konfidantza jolasak: Jolas hauek, hitzak esaten duen bezala, besteengan konfidantza sortzeko edo handitzeko aproposak dira.
4. Komunikazio jolasak: Jolas hauek gorputz komunikazioa lantzeko egiten dira., oso garrantzitsua baita adierazpen korporala. Adibidez, mimikaren bidez jolasen bat egin daiteke.
5. Kooperazio jolasak: Jolas hauetan taldeak helburu zehatz bat du eta guztiontzako berdina izango da, taldeak ahalegin guztiak ipini beharko ditu helburu hori lortzeko.
6. Arazoen jolasak: Taldeak arazo bat konpondu beharko du.
7. Distentzio jolasak: Jolas hauek energia askatzeko egokiak dira. Horregatik, umeen artean arazoren bat dagoenean edo giro txarranabaritzen denean jolas hauek oso aproposak izaten dira.

No hay comentarios: