JOLASA ETA HEZKUNTZA FISIKOA
Jolasak hezkuntzarako duen balioa pertsonaren garapen integrala zenbateraino laguntzen duen begiratuz neur daiteke.
Unibertsala da jolasak haurrengan duen zirrara eta pertsonalitatea garatzeko eskaintzen duen laguntza.
Jolasaren balio pedagogikoaren oinarria, bat-batekoak eta inkontzienteak diren mugimenduak eginez, haurrak gorputz-heziketa jasotzean datza; horrez gain, funtzio psikikoen orekatzaile eta suspergarria da. Jolasaren helburuek, gainera, funtzio organiko, intelektuan eta moralen garapenari erantzuten diote. Esaterako, jolasak indarra, malgutasuna, iraupena, oreka eta beste zenbait jartzen ditu jokoan; adimenaren aldetik, berriz, behaketa, arreta, memoria, irudimena eta adimenaren beste zenbait alde; horrez gain, begirunea, adiskidetasuna, kiroltasuna eta horien antzeko koalitate moralak hezitzen ditu.
Jolasaren bilakaerak haurraren gaitasunekin bat joan behar du. Lehen aroan jolas libreak du nagusitasuna: jolas mota honek ez du araurik edo mugarik eta haurraren ekimena indartuko du; ondoren, jolas gidatuago eta konplexuagoen sasoia dator, haurrak bete behar dituen arauak eta eskakizun fisiko handiagoak dituzten jolasena; azkenik, arau eta kodifikazio aldetik konplexuak diren jolasak datoz, gerora kirolean izango direnen antzeko arauekin.
Iturri bira express 2021
Hace 3 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario