Helduen ustez, jolasa elementu oso garrantzitsua da haurraren garapenean. Jolasa haurraren gorputz hazkuntdean elementu oso inportante bat da. Haurrak mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak martxan jartzen ditu. Honez gain, errealaren kontzientzia hartzen doa, ekintzan inplikatzen da eta arrazonamendu eta ezaguerak lantzen doa.
Jolasa ezin da hezkuntzatik aldendu, horrek garapenerako tresna baliagarri bat baztertzea suposatuko lukelako. Horregatik, hezitzaileak ziurtatu behar du umearen jarduera bere heziketa eta ikasketa-prozesurako bide nagusia dela, izan ere ekintza eta saiakuntzaren bidez haien interesak eta motibazioak adierazi ditzakete; gainera objetu, harreman...eta abarren propietateak aurkitu ahal dituzte.
Beraz, jolasek gauzak aurkitzen eta esperimentatzen laguntzen dute. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, objetuak edo jostailuak manipulatuz, euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Baita pensamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak. Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak jasotzen ditu, bere hipotesi propioak frogatzen ditu eta bere ezagutza lantzen doa.
Orduan, hezitzailearen papera jarduera eta esperientzien burutzapena erreztea izango da. Haurren motibazioa, interesak eta beharrak kontutan izanda; eta horrela haien garapen eta ikasketetan lagunduko die.
Jolasak ondoko ezaugarri hauek ditu:
- Librea. Ezin da inor jolasean parte hartzera behartu, jolasak bere izaera galduko ez badu.
- Mugatua. Aldez aurretik zehazturiko mugak ditu espazio eta denbora aldetik.
- Arautua. Jolaseko arauek azabatu egiten dituzte, denbora baterako, bizitza arrunteko legeak, eta berak bihurtzen dira jolasak dirauen bitartean lege bakar.
- Baliabide sortzaile bat da, bai zentzu fisikoan (garapen sensoriala, motorra, muskularra, koordinazio psikomotriza) zein mentalean, umea bere gaparanean zehar bere imaginazio, originaltasun eta asmatzeko gaitasunak lantzen doa.
- Giza balorea du, laguntzeko eta kooperatzeko ohiturak sortzen ditu; egoera errealetara eramaten ditu eta beraz, munduaren ideia edo ezagupen erreal bat erakusten die.
- Adierazpen afektibo ebolutiborako bide bat da. Horregatik bai psikologoak zein hezitzaileak erabilitako tresna da.
- Ikasketa-prozesua erraztu dezakeen tresna da.