2010-01-31

TALDE DINAMIKAK

Oso garrantzitsua da talde dinamikak egitea, taldean lan egiten ikasi behar delako. Horretarako aurkezpen dinamikak, ezagutza dinamikak eta konfidantza dinamikak egingo dituzte. Hauek ezinbestekoak dira praktikara eramateko gure ikasleekin.

AURKEZPEN DINAMIKAK

Jolasa: Armiarma Sarea

Jolas hau egiteko, beharrezkoa da toki zabal bat oztoporik gabe, eta haril bat artile lodikoa.
Taldea borobilean jarri behar da eta irakasleak jolasaren aurkezpena egingo du.
Haien izena, janari gustukoena eta kualitate positibo bat esan dezakete, hala ere, beste edozein ezaugarri galdetu ahal dute.
Pertsona bat aurkezten denean, haril zati bat hartzen du eta borobilean dagoen beste pertsona bateri pasako dio, azkenengo honek berdina egin beharko du, eta horrela hurrenez hurren guztiak aurkezten diren arte; eta erdian artilez egindako armiarma-sare bat geratu arte.

EZAGUPEN DINAMIKAK

Jolasa: Nor da nor?

Klasean ikasleei eskatuko zaie paper zati bat eta boligrafo bat hartzea. Pertsona bakoitzak bere ezaugarriak islatzen dituen hamar adjektibo idatzi beharko ditu (adinaren arabera gutxiago idaztea ere eskatu ahal zaie).
Ondoren paperak tolestuko dituzte eta hauek kutxa batean sartuko dira.
Jarraian paper bat hartuko dute eta nor den pertsona hori asmatu beharko dute.
Ume bakoitzak hartu duen papera ozen irakurriko du eta nor den asmatzeko 3 aukera izango ditu, bestela amaierako utziko da.
Pertsona batek bere papera hartzen badu, tolestu beharko du eta beste bat hartu.

KONFIDANTZA DINAMIKAK

Jolasa: Oztopo zirkuitua

Toki zabal batean zehazten dira irteera eta helmuga, distantzia egoki batean. Adibidez, jolastokian.
Erdian kutxa batzuk kokatzen dira, edo beste edozer gehiago, ikaskideak adibidez; eta hauek oztopatzeko balio izango dute.
Ondoren, pertsona bati begiak estaltzen zaizkio eta helmugara heldu beharko da objektu eta pertsonekin estropozu egin gabe. Horretarako bere klasekide baten laguntza izango du eta hau helmugara heltzeko gidaria izango da.

No hay comentarios: