2009-12-16

JOLAS MOTAK

Hainbat eratan sailkatu daitezke jolasak, adinaren arabera, aplikatzen diren egoeraren arabera, lortu nahi den helburuaren arabera... Nire ustez oso garrantzitsua eta erabilgarria da hezitzaileentzako jakitea egoera bakoitzean ze jolas erabili daitekeen talde guztiak ez direlako berdinak eta horri egokitu beharra da. Horretarako jolas mota ugari aurkitu daitezke.

Aplikatu nahi den egoeraren arabera jolas mota ezberdinak daude:
1. Aurkezpen eta ezagupen jolasak: Hauek talde batean umeak ezagutzen ez direnean egiten dira, hauek jolas moduan aurkeztuko dira haien buruak aurkezteko eta elkar ezagutzeko. Era horretan, beste umeak haien izena, zaletasunak eta bestelako gauzak ezagutu dezakete.
2. Baieztapen jolasak: Hauek bakoitzaren nortasuna taldean finkatzeko egiten dira.
3. Konfidantza jolasak: Jolas hauek, hitzak esaten duen bezala, besteengan konfidantza sortzeko edo handitzeko aproposak dira.
4. Komunikazio jolasak: Jolas hauek gorputz komunikazioa lantzeko egiten dira., oso garrantzitsua baita adierazpen korporala. Adibidez, mimikaren bidez jolasen bat egin daiteke.
5. Kooperazio jolasak: Jolas hauetan taldeak helburu zehatz bat du eta guztiontzako berdina izango da, taldeak ahalegin guztiak ipini beharko ditu helburu hori lortzeko.
6. Arazoen jolasak: Taldeak arazo bat konpondu beharko du.
7. Distentzio jolasak: Jolas hauek energia askatzeko egokiak dira. Horregatik, umeen artean arazoren bat dagoenean edo giro txarranabaritzen denean jolas hauek oso aproposak izaten dira.

JOLASAREN BALIOA PEDAGOGIAN

JOLASA ETA HEZKUNTZA FISIKOA

Jolasak hezkuntzarako duen balioa pertsonaren garapen integrala zenbateraino laguntzen duen begiratuz neur daiteke.

Unibertsala da jolasak haurrengan duen zirrara eta pertsonalitatea garatzeko eskaintzen duen laguntza.

Jolasaren balio pedagogikoaren oinarria, bat-batekoak eta inkontzienteak diren mugimenduak eginez, haurrak gorputz-heziketa jasotzean datza; horrez gain, funtzio psikikoen orekatzaile eta suspergarria da. Jolasaren helburuek, gainera, funtzio organiko, intelektuan eta moralen garapenari erantzuten diote. Esaterako, jolasak indarra, malgutasuna, iraupena, oreka eta beste zenbait jartzen ditu jokoan; adimenaren aldetik, berriz, behaketa, arreta, memoria, irudimena eta adimenaren beste zenbait alde; horrez gain, begirunea, adiskidetasuna, kiroltasuna eta horien antzeko koalitate moralak hezitzen ditu.

Jolasaren bilakaerak haurraren gaitasunekin bat joan behar du. Lehen aroan jolas libreak du nagusitasuna: jolas mota honek ez du araurik edo mugarik eta haurraren ekimena indartuko du; ondoren, jolas gidatuago eta konplexuagoen sasoia dator, haurrak bete behar dituen arauak eta eskakizun fisiko handiagoak dituzten jolasena; azkenik, arau eta kodifikazio aldetik konplexuak diren jolasak datoz, gerora kirolean izango direnen antzeko arauekin.

JOLASEN BIDEZ IKASTEN

Jolasak oso aproposak dira ikasgai ezberdinetan erabiltzeko. Hauen bitartez hainbat eduki ikasi daitezke, gainera haurrek eskertzen dute noizean behin era entretenigarri batean klaseak ematea, ala ez?

Adibidez, adin hauetan matematikako klase batean jolasen bidezko ikasketa oso egokia eta dibertigarria izan daiteke. Izan ere jolastea eta ikastea erabat bateragarriak dira. Hona hemen daukazue umeekin matematika irakasteko joko bat.

ARRANTZA
Zer behar da? karta joku bat (ohiko baraja klasikoa)

Jokalari kopurua: Gutxienez 3 (4-6 aholkatzen da)

Nola jokatu: Nor hasiko den jakiteko bakoitzak barajako karta bat hartuko du, handienak emango dio hasiera jokoari.Jokalari bakoitzari 5na karta banatzen zaizkio, besteak buruz behera jartzen dira erdian.Banatutako 5 karta horietan bikoteren bat duenak beretzat hartuko ditu eta besteekin jokatuko du.Hasiera ematen dion jokalariak beste jokalari bati (nahi duenari) galdetuko dio ea berak eskatutako karta duen, hala balitz beste jokalariak emango lioke beste bikotea osatuz. Karta hori izango ez balu beste jokalariek esango dute "ARRANTZARA!" eta erditik karta bat hartuko du beretzat(jokalari batek bikotea egiten badu eta kartarik gabe geratzen bada erditik hartuko du baldin eta kartarik badago).Jokoaren xedea ahalik eta bikote gehiena osatzea da, amaieran bikote kopuru gehien duenak irabaziko du. Joko honetan memoria eta atentzioa lantzen dira batipat, zergatik? jokalari batek besteari karta bat eskatzen dionean badakigu eskatzaileak zer karta duen, besteak karta hori ez duela esaten badu eta batenbatek badu besteak eskatutako karta badaki nori eskatu hurrengo txandan bikotea osatzeko... Zalantzarik baduzue etorri beldurrik gabe eta etxean joku interesgarriren batetara jolasten baduzue guri azaldu gelan asko aritzen gara eta .

JOLASEN GARRANTZIA

JOLASA, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA

Helduen ustez, jolasa elementu oso garrantzitsua da haurraren garapenean. Jolasa haurraren gorputz hazkuntdean elementu oso inportante bat da. Haurrak mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak martxan jartzen ditu. Honez gain, errealaren kontzientzia hartzen doa, ekintzan inplikatzen da eta arrazonamendu eta ezaguerak lantzen doa.

Jolasa ezin da hezkuntzatik aldendu, horrek garapenerako tresna baliagarri bat baztertzea suposatuko lukelako. Horregatik, hezitzaileak ziurtatu behar du umearen jarduera bere heziketa eta ikasketa-prozesurako bide nagusia dela, izan ere ekintza eta saiakuntzaren bidez haien interesak eta motibazioak adierazi ditzakete; gainera objetu, harreman...eta abarren propietateak aurkitu ahal dituzte.

Beraz, jolasek gauzak aurkitzen eta esperimentatzen laguntzen dute. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, objetuak edo jostailuak manipulatuz, euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Baita pensamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak. Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak jasotzen ditu, bere hipotesi propioak frogatzen ditu eta bere ezagutza lantzen doa.

Orduan, hezitzailearen papera jarduera eta esperientzien burutzapena erreztea izango da. Haurren motibazioa, interesak eta beharrak kontutan izanda; eta horrela haien garapen eta ikasketetan lagunduko die.
Jolasak ondoko ezaugarri hauek ditu:
  • Librea. Ezin da inor jolasean parte hartzera behartu, jolasak bere izaera galduko ez badu.
  • Mugatua. Aldez aurretik zehazturiko mugak ditu espazio eta denbora aldetik.
  • Arautua. Jolaseko arauek azabatu egiten dituzte, denbora baterako, bizitza arrunteko legeak, eta berak bihurtzen dira jolasak dirauen bitartean lege bakar.
  • Baliabide sortzaile bat da, bai zentzu fisikoan (garapen sensoriala, motorra, muskularra, koordinazio psikomotriza) zein mentalean, umea bere gaparanean zehar bere imaginazio, originaltasun eta asmatzeko gaitasunak lantzen doa.
  • Giza balorea du, laguntzeko eta kooperatzeko ohiturak sortzen ditu; egoera errealetara eramaten ditu eta beraz, munduaren ideia edo ezagupen erreal bat erakusten die.
  • Adierazpen afektibo ebolutiborako bide bat da. Horregatik bai psikologoak zein hezitzaileak erabilitako tresna da.
  • Ikasketa-prozesua erraztu dezakeen tresna da.

2009-12-09

JOKOA ETA JOLASA

Argi izan behar dugu joko eta jolas hitzak euskaraz esanahi ezberdina dutela. Jende asko ez daki bi kontzeptu hauen ezberdintasuna adierazten, horregatik garrantzitsua da hemendik hastea.

JOKOA
Atsegin hartzeko, eta askotan dirua bitarte dela, egiten den jarduera arautua, lehiaketa-sistemaren edo zoriaren ondorioz irabazlea eta galtzailea sortzen dituena.
Jokoa askotan nagusiek egiten dutenarekin erlazionatzen da, nahiz eta umeek ere jokoetara jolastu.
Kontzeptu hau nahiko konpetitiboa da, beti dago irabazle eta galtzaile bat eta beraz benetan jolasten da.

JOLASA
Ekintza natural bat da umearentzat atsegina suertatzen zaiona. Beraz, jolasa kontzeptua gehienbat umeen jolasarekin erlazionatzen da.
Kontzeptu hau ez da izan behar konpetitiboa. Dakigunez hainbat jolas mota sartzen dira hitz honen barruan.

Hemen aipatzen dudan web orrialdean aurkitu dezakezue joko eta jolasen inguruan Joseba Etxebestek garatutako testu bi:

http://www.euskonews.com/0462zbk/elkar_es.html

http://www.armiarma.com/baroja/baro0209.htm


Bestalde, aipatu beharra dago jolasen munduan musikak presentzia handia duela gaur egun, jolas asko musikaren bitartez burutzen baitira. Hori ikusi daiteke ondoren igotako bideoan.

2009-11-25

PSIKOMOTRIZITATEA

Oso zaila da Psikomotrizitate hitza definitzea, izan ere hitz honek beste zenbait aspektuetara garamatza gaur egun. Hala ere, hona hemen aurkitutako definizio posible bat:

Hasiera batean, psikomotrizitatea ahulezia,zailtasun edo gaigabeziaren baten zuzenketarako erabiltzen zen. Gaur egun ordea, gero eta urrunago doa izan ere hezkuntzan oso garrantzitsua den kontzeptua bihurtu da.

Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.

Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.

Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura eztua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.

Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.

Hezitzailearen eginkizuna beraz, hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira, baita adimena ere.

HELBURU ZEHATZAK
  • Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
  • Gorputzaren bitartez, bere adierazpen motrizetik habiatuta haurra ezagutzea, mugimenduak oso baliagarriak dira honetarako.
  • Errespetu handienarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatzen dabilen pertsona bezala hartuz.
  • Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskeintzea, non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara.
  • Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskeintzea.
  • Haur bakoitzarekin gorputzetik lengoaiara doazen sinbolizazio era konplexuagoetarako bidea erraztea.
  • Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.
Hona hemen psikomotrizitateari buruzko bideo bat:

2009-11-05

JOLASEN EKARPENA UMEEI

Jolasek betidanik garrantzia handia izan dute umeengan. Hainbat aspektu landu daitezke hauen bitartez pertsona bat garatu ahal izateko, eta gainera hauen bitartez beste hainbat gauza ikasi daitezke jolas bat ikasteaz gain. Badaude interneten hainbat orrialde jolas, kanta, ipuin...eta abarrekin erraz aurki daitezkenak.

Ondo pasatzeaz gain, jolasak garapen kognitiborako eta afektiborako ere oso garrantzitsuak dira. Berezko jokoak eta libreak laguntza ematen diote sormenezko pentsamenduari. Kontuan izan behar dugu haurrek, normalen oso aukera gutxi dituztela joko libreak aurrera eraman ahal izateko.

Horregatik, askok pentsatzen dute "jolastea jolasteagatik"denbora galtzea dela eta, beraz, onuragarriagoa izango litzatekela denbora hori aprobetzatzea ezagutzak barneratzeko.

Baina, jokoen bidez umeak ulertzen hasten dira nola funzionatzen duten gauzak, konturatzen dira jokoen barruak arau batzuk jarraitu behar direla eta arau horiek errespetatu ezean, beste umeek ezin izango dutela jolastu. Arau horiek mota ezberdinetakoak izan daitezke: kasualitatez eginikoak, jarrerazkoak, probabilitatezkoak...

Berezko jokoek esanahi izugarria dute haurrengan, horregatik, umeak ezagutu nahi izatekotan, beharrezkoa da euren jokoak ulertzea.

Haurrak hitzen bidez mintzatu ezin direnean jolasetara jotzen dute, irtenbide gisa. Beraz, euren bilakabideak, beldurrak, kezkak, beharrak, ametsak...aurkitu ditzazkegu jokoei arreta eskeiniz.


Bestalde, umeek euren bilakaera erakutsi dezakete joko motaren arabera, hau da, joko ezberdinak burutuz ikusi daiteke nola umeei pentsamenduz, gaitasunez, gorputz trebetasunez eta abarrez aldaketak suertatu zaizkien. Aurrera pausuak eman dituzten edo atzean geratu diren.

TOP 10

Hemen, aurkitu ditzakezue nire gaiaren inguruan, sarean aurkitu ditudan orrialdeetatik nire ustez baliogarrienak izan daitezkenak:


JOKO PEDAGOGIKOAK

Era askotako jokoak daude hezkuntzaren munduan. Web orrialde honetan, mota askotakoak aurkituko dituzu, beraz, zure gelan edo edozein tokian jolasaren bat aurrera eraman nahi baduzu eta ez zaizu bat ere ez bururatzen sar zaitez hemen:

http://www.ctv.es/USERS/avicent/Juegos_paz/

Gogora ezazu, jolasetan ez dago irabazle edo galtzailerik. Garrantzitsuena guztion parte hartzea eta lankidetza da.


JOLASEN BIDEZ IKASTEN



Oso garrantzitsua da era natural batetan ikastea. Eskolan, irakasgai bat jokoen bitartez ere aurkeztu daiteke, hori dela eta badaude hainbat joko bere alde pedagogikoarekin.


Honako web orrialdean agertzen den adibidea ikus dezakezue.





Matematika era dibertigarri batean ikasteko aukera bideo batean azalduta ikusi dezakezue:




JOLASEN GARRANTZIA ESKOLAN


Badakizu zer den jokoa? Benetan noiz jolasten ari garen? Haurtzaroan zergatik den hain garrantzitsua jolastea? mota honetako galderei erantzuna aurkitu ezin badiozu sar zaitez ondorengo web orrialdeetan deskubritu ahal izateko.
Orrialde hauetan oso argi azalduta dago jokoaren inguruan gehien kezkatzen gaituena, beraz oso interesgarria suertatuko zaizkizuelakoan nago.



PSIKOMOTRIZITATEA

Web orrialde honetan aurkitu dezakegu labur labur baina ondo azalduta zer den psikomotrizitatea, baliogarria suertatuko zaizuelakoan nago.

Bestalde, honako beste orrialde honetan psikomotrizitateaz gain baita mugimenduari buruz ere aipamen luzetxoa ematen digute.

Azkenik, psikomotrizitatearen elementu garrantzitsuenak azaltzen dizkigun orrialde bat aurkitu dut zeinetan era formal eta egoki batetan honi buruzko puntu ezberdinak azaltzen diren.

Hona hemen psikomotrizitate klase baten bideoa:


HITZ JOKO ETA AHO-KORAPILOEN GARRANTZIA

Hitz egitea oso garrantzitsua da umeen garapenean. Garapen hau era dibertigarri batean eman ahal izateko hitz jokoak eta aho-korapiloak daude. Hauekin hitz egiteko trebetasuna garatzen da jokoak erabiliz besteak beste.

Ondorengo web orrialdean ikusi dezakezuenez badaude esaldi ezberdinak prozesu hau aurrera eramateko.



JOLASEN EKARPENA

Jolasek umeei hainbat ekarpen ematen dizkiete. Hauek oso ondo adierazita agertzen dira honako web orrialdean:





ALBISTEAK


Web orrialde honetan artikulu interesante bat dugu psikomotrizitateari buruz mintzatzen dena, gehiago jakin nahi baduzu gai honi buruz sar zaitez artikulua irakurtzera, erreflexiora eramango baitzaitu.

2009-10-21

ONGI ETORRI!!!

Kaixo guztioi:

Nire izena Maitane da, eta Musika Hezkuntzako 3. mailako ikaslea naiz.

Umeen bizitzan jolasak oso garrantzitsuak dira, beraz, blog hau sortu dut konturatu gaitezen nola jolasek hezkuntzan eragin positiboa izan dezaketen. Nire asmoa izango da jokoaren inguruan topa ditzazkegun aspektuak aztertzea gehien bat.

Eta hauekin bizitzako aspektu asko ere ikasi eta barneratu daitezkela ohar gaitezen. Besteak beste, psikomotrizitatea, musika, garapen kognitiboa...eta abar.

Jolasak aurrera egin ahal izateko metodologia bereziren bat dagoen ikertzea, joko ezberdinak aztertzea, hauen garrantzia eskolan, ze onura duten umeekiko...

Espero dut guztioi laguntza tresna izatea web hau. Gehiago jakin nahi izatekotan...jarraitu irakurtzen!