2009-11-25

PSIKOMOTRIZITATEA

Oso zaila da Psikomotrizitate hitza definitzea, izan ere hitz honek beste zenbait aspektuetara garamatza gaur egun. Hala ere, hona hemen aurkitutako definizio posible bat:

Hasiera batean, psikomotrizitatea ahulezia,zailtasun edo gaigabeziaren baten zuzenketarako erabiltzen zen. Gaur egun ordea, gero eta urrunago doa izan ere hezkuntzan oso garrantzitsua den kontzeptua bihurtu da.

Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.

Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.

Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura eztua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.

Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.

Hezitzailearen eginkizuna beraz, hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira, baita adimena ere.

HELBURU ZEHATZAK
  • Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
  • Gorputzaren bitartez, bere adierazpen motrizetik habiatuta haurra ezagutzea, mugimenduak oso baliagarriak dira honetarako.
  • Errespetu handienarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatzen dabilen pertsona bezala hartuz.
  • Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskeintzea, non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara.
  • Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskeintzea.
  • Haur bakoitzarekin gorputzetik lengoaiara doazen sinbolizazio era konplexuagoetarako bidea erraztea.
  • Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.
Hona hemen psikomotrizitateari buruzko bideo bat:

No hay comentarios: