2010-01-31

JOKOA BALOIAREKIN

Guztiok borobilean jartzen gara eta hankak pixka bat bananduta "gola" sartzeko hauen artean. Erdian baloi bat egongo da eta bakarrik ukitu ahal izango da eskuekin eta helburua bi hanken artean baloia sartzea izango da. Horrela borobila gero eta txikiagoa egingo da; gola sartzen zaionari kanpoan geratzen delako.

JOKOA: KALEAK ETA ETORBIDEAK

Harrapaketa joko bat da, baina ez arrunta. Bi edo hiru lerro sortzen dira. Norbaitek kaleak! oihukatu egiten du, orduan ilera guztiak besoak zabalik iparralderantz begira jartzen dira (adibide gisa), eta etorbideak! oihukatzen duenean lerro guztiak ekialdera. Harrapatzailea eta harrapatua dago. Bata bestea harrapatzean datza, baina kaleak eta etorbideak pasatzen usten dieten bidetik joan behar dira. Harrapatua nekatuta badago beste baten atzean jarri daiteke eta orduan pertsona berri hori izango da harrapatzaile berria eta harrapatzailea zena harrapatua izango da.

Helburua:
-Kirol pixka bat egitea
-Ondo pasatzea
-Joko gehiago ikastea

Neska-mutilekin martxan jartzeko:
Adin guztiko neska/mutilekin martxan jarri daitekeen jokoa da, harrapatze joko gehienak bezala. Ez dut uste arrisku handia sor dezakeenik holako joko arrunt batek.


Beste hainbeste jolas eta ekintza edo tailer aurkitu ditzakezue Web orrialde honetan, nire ustez oso interesgarria da begiratxo bat botatzeko. Anima zaitezte zuen ikasle, seme edo alabekin horrelako ekintzak burutzen!

INKILINOA

Inkilinoa, joko honetan bat geratzen da. beste guztiak bikoteka jartzen dira eskuak emanda bata bestearen aurrean eta hauen erdian beste bat bere eskuinean eta ezkerrean pertsona bat izan behar duena. Geratzen dena eskuina, ezkerra, inkilinoa edo lurrikara esan beharko du eta adibidez inkilinoa esaten badu, barruan dauden guztiak atera behar dira bikotez aldatzeko eta geratzen zena beste baten tokia hartuko du, eta adibidez lurrikara esaten bada guztiok mugitu behar dira bikotez aldatzeko.

Helburuak:
-Betiko jokoekin ondo pasatzea
-Konfidantza hartzea
-Pertzepzioa lantzea

JOSTAILUAK

Umeen garpenerako jolastea ezinbestekoa da. Horretarako, askotan umeek jostailuak erabiltzen dituzte. Horregatik, jostailua osagarri bat izango da umeen jolasetan. Baina, jolastailu guztiak ez dira egokiak ezta seguruak izaten. Horregatik, gurasoek eta hezitzaileek adi egon behar gara eta umeentzako egokiak diren jostailuak erosi eta oparitu behar dizkiegu. Jostailu guztiak hezigarriak dira, horregatik, kontutan izan behar dugu jostailu bakoitzak zer garatzeko balio duen eta hau jostailu bat aukeratzerakoan kontutan izan behar dugu. Horrez gain, jostailuen aukeraketa egiterakoan umearen adina, zaletasunak, ingurunea, segurua izatea, besteak beste, izan behar dugu kontutan.
Hona hemen jostailuen gida bi.

Beraz jostailu bat aukeratzean honako hauek dira kontutan izan behar diren aspektuak:
• Ume bakoitzaren garapen ebolutiboa.
• Umearen behar eta lehentasun konkretuak.
• Umearen gaitasunak -bere indarra, bere gaitasun manuala, bere heldutasun intelektuala, besteak beste. Jostailuaren eskakizunaren arabera.
• Umeari garatu edo bultzatu nahi diren gaitasunak.
• Umearen ingurugiroaren ezaugarriak: Tokiaren baliagarritasuna, denborarena...etabar.
• Jostailuen ezaugarriak, banakakoak, taldekoak, elkar lehia, agresitibitatekoak, lankidetza.

ADIN BAKOITZERAKO JOLAS EGOKIAKArgazkiaren iturburua: http://www.eroski.es/files/Pdf/infojuego/eu/juguete-tradicional.pdf

JOLAS EZAGUN BATZUK BERRITUTA

Hemen dituzue jolas ezagun batzuk. Hauek berrituta daude gaur egun jolastu ahal izateko. Espero dut zuen gustukoak izatea eta animatzen zaituztet haurrekin praktikan ipintzeko.

1-ZAKU LASTERKETA
2-AULKIA
3-LA GALLINITA CIEGA
4-SAGARRAK IRENSTEA
5-SOKA SALTOA
6-HITZ KATEATUAK
7-HARRIA, PAPERA EDO ARTAZIA
8-TXINGOKA
9-GATZ ESTATUAK

GATZ ESTATUAK

GARAPENA: 15 pertsonako taldea egiten da. Borobil bat egiten da eta pertsona bat aukeratzen da jolasa gidatzeko. Beste partaideak korrika hasten dira, saltoka, ibiltzen... eta arduradunak esaten duenean "Gatz estatuak!!", guztiak geratu behar dira geldi estatua bat eginez. Gero berriro hasten dira mugitzen esan arte berriz ere "Gatz estatuak!!". Eta horrela jarraituko du jokoak pertsonaren bat erratzen den arte edo estuta errepikatzen duen arte, kanporatua izango baita. Jolasa partaide bat bakarrik geratzen denean amaituko da.

BEHARREZKO MATERIALA: Leku zabala.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Talde handi bat egingo da klasekide guztiekin.
-Jolasa gidatzen duen persona aldatzen joan da, lehenengo neska bat eta gero mutil bat edo alderantziz.
-Baita egin daiteke ere estatua bat imitatu ordez, sentimendu bat imitatzea eta taldeko beste parteideek imitatu dezakete eta asmatu ze sentimendu den.

TXINGOKA

GARAPENA: Lehenengo jokalariak harri bat hartuko du eta lehenengo laukitxora botako du. Harria laukitxo barruan geratzen bada, marrarik ukitu gabe, jokalari horrek jarraituko du jolasten. Hanka baten gainean bigarren eta hirugarren laukitxotik pasatuko da. Gero laugarren laukitxoan eskuineko hanka jarriko du eta bosgarren laukitxoan ezkerrekoa (une berean). Ondoren seigarren laukitxotik hanka baten gainean pasako da eta zerura bi hanken gainean iritsiko da. Bertan salto bat eginez buelta emango du, eta itzulerako bideari ekingo dio.

Bigarren laukitxora iristerakoan lehenengo laukitxoan dagoen harria hartuko du eta abiapuntura itzuliko da, jauzi bat eginez.

Bide guztia marrak zapaldu gabe eginez gero, berriro harria botatzeko aukera izango du, baina oraingo honetan bigarren laukitxoan utzi beharko du harria, gero hirugarrenean, etab.

Jolasa honela errepikatuko da laukitxo guztietan harria utziz. Laukitxo guztiak egin ondoren, jokalaria zeruan jarriko da, atzera begira, eta bizkar gainetik harria botako du. Lauki baten barruan eroriz gero, lauki horrek bere izena izango du aurrerantzean. Beste jokalariek ezingo dute laukitxo hori zapaldu jabeari baimena eskatu gabe.

BEHARREZKO MATERIALA: Klariona, harritxo bat eta partaideak.

KOEDUKATIBO ETA KOOPERATIBO BIHURTZEKO PAUSUAK:
-Bikote mixtoak egingo dira taldeka lan egin dezaten, bat erratzen bada bestea ordezkatu dezake.
-Kooperazioa eta parte hartzea bultzatu behar da.